martes, 20 de diciembre de 2011

EGUBERRIAK

Eguberria, eguberriak edo gabonak egun berriaren ospakizuna da, hau da, eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzeko jaia, neguko solstiziokoa edo gaurik luzeena.
Elizan kristauak ere parte hartzen hasi ziren eta bereganatuz. Horrela jesukristoren jaiotza sartu zuten (ez dakigula horaindik egia ote den). Baina egia esan, jai handia da kristauentzat.

Beste ohituretako bat zuhaitzak (eguberri pinua) eta opariak dakartzan pertsonaia (Olentzero Euskal herrian).Hori XX.mendean oparien erosketari edo kontsumismoari dagokio, jendeak urteko zati horretan diru kopuru handiak xahutuz. Honela kristauek abenduaren 25ean kristoren jaiotzaz hartzen den festa da.


 Jesukristoren jaiotza; nabitatearen ospakizuna Maria sortzez garbiarekin hasten da, abendu hasieran. Honetan aingeruak jesusen ama izango zena Izpiritu Santuaren izenean haurdun zegoela jakinarazi zionekoa da. Ez da segurua,
abenduaren 24etik 25erako gauean jaio zela, antza denez udaberria ala uda behar zuen izan. Eta Elizak data honetan kokatu baldin bazuen, kristauak ez ziren ospakizunak estaltzeko izan zela ere badirudi, erromatarren Saturnaliak, esaterako.

 Ospakizunei dagokionez:Apaindura bereziek tradizio luzea dute historian zehar, eta Gabonetako hiru kolore nagusiak berdea (zuhaitzena), zuria (elurrarena) eta gorria (bihotzena eta Santa Clausena) dira. Gabonetako zuhaitza, hasteko, Alemanian erabiltzen hasi zen dirudienez, XVIII. mendean. Ordutik, oso ohitura zabalduta dago munduan zehar izeia  ipintzea hala kalean nola etxean, hainbat apaingarrirekin, bolak, argiak eta abar.

0 comentarios:

Publicar un comentario