martes, 22 de noviembre de 2011
Dopina kiroletan
Dopina, zientzian sortutako substantzia batzuk zainetatik sartu eta horrela errendimendu handiagoa lortzeko aurrerapena da.
Baina substantzia hau debekatuta dago kiroletan beren osasun arazoengatik.
Dopinak batetik kirolarien arteko parekotasuna hautsi egiten du eta bestetik, hasieran dopinak onurak ekar baditzake ere, gerora kalte handiak ekar diezaioke gorputzari.
Dopina lehen txirrindularitzan adibidez ez zegoen debekatuta, hau da trikimailutzat hartzen zen ezbeharra gertatu zen arte; Tom Simpson txirrindularia Frantziako Tourrean partaide zela, eta Mont Ventoux mendatea igotzen ari zela, hil egin zen dopineko substantzia asko zituelako gorputzean.Horren ondorioz dopina debekatuta geratu zen.
Kirolariek dopina erabiltzen dute hainbat arrazoirengatik:
Lehen arrazoia, kirolariek beraien markak hobetu ahal izateko erabiltzen dute dopina ( lehen esan dugun bezala Tom Simpsonek dopina erabili zuela beren marka hobetzeko.
Mediku ematologoek diotenez, kirolariek dopinaren bitartez globulu gorriak gehitu eta horrela oxigeno gehiago garraia dezakete; beraz, etekin fisikoa handitu egiten da, ahalmen aerobikoa hobetzen delako.
Hainbat adituren ustetan, kirol desberdinetako kirolariek dopina hartzen dute ez dakizkitelako zein ondorio kaltegarri izan ditzakeen; ( gihar uzkurdurak, arazo psikologikoak…)
Kirolari batzuek badakite odola ateraz ikus dezaketela dopina hartu baden edo ez, baina badaude beste substantzia batzuk dopinaren ondoren har daitezkeenak horrela dopinaren maila gutxituz, baina horrela bada ere, ikus dezakete dopina hartu baden ala ez.
Proposatzen diren irtenbideak hauexek dira:
EPO-a substantzia natural bat da eta honek beste substantzia kaltegarri asko baino hobea da, horrela dopinean substantzia kaltegarriak baino osasuntsuagoa dela esango genuke.Baina substantzia hau debekatuta dago nahiz eta beste substantziak baino hobea izan.
Txirrindularitzako(Frantziar Tourreko) adituek diotenez iruzurgileak topatu behar direla dio, horrela substantzia gehiagorik ez egoteko.
Beste irtenbideetako bat, zigorrak handitzea litzateke; hainbat hile edo urteko denbora baino, bizitza osoko zigorra egin beharko ziren.
Azkeneko irtenbideetako bat, kirolari guztiei dopinak izan ditzakeen ondorioak adieraztea da, horrela kirolariek ikusteko ekarri ditzaketen kaltegarritasunak. Beraiek hartu ez dezaten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario