Lurrikara gehienak plaka tektonikoa mugetan konzentraturiko indarrek lurrazalean egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira. Ziklo sismiko izeneko ziklo baten amaieran gertatzen dira, lurraren barnean deformazioaren indarra pilatzen da, gero bapatean askatuz eta lurrikara sortuz.
Honen ondoren, deformazioa berriro pilatzen hasten da.
Itsasikara itsasoan gertatzen den seismoari deitzen zaio. Lurrikaren, bere jatorrien eta uhin sismikoak lurrean zehar nola zabaltzen diren aztertzen duen zientziari sismologia deitzen zaio.
Itsasikarak itsasoan epizentroa duten lurrikarek eragiten duten uren dardara bortitzak dira. Hauek, sarritan tsunamiak sortzen dituzte eta kostatik gertu egonez gero hondamendi itzelak.
Itsasikara bat sortzeko ozeanoaren azpian faila baten apurketa edo luiziak egon behar dute, ur kantitate handiak mugituz eta olatuak sortzen.
Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo. eta bere bertikalean dagoen lurrazaleko puntuari epizentro.
Badaude eskala batzuk lurrikaren uhinak zenbateko indarra duten ikusteko :
Mecalliren eskala: 12 punturekiko eskala hartzen du lurrikaren intensidadea.
Medvedev-Sponheur-Karmiken eskala: lurraren indarra ere kalkulatzen duena.
Shindo edo 7ren eskala itxia: Japoneko eskala ere deritzo 0-7ren artean hartzen da.
Hinbat lurrikara gertatu dire baina hauek dira garrantzitsuenak:
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEi3b0DQCuyIyi7EcO-tL8I6RRxnhLSZr805JSd-tcZa-4IDKK0GmtbuRFgY0ctOfZ_qPZ-ZXG_Es0KUmO8AAPSdMMF53S1hzZfO0c0iyqh0ZYbMmDKVOtQIJFfMg_CiMaPAEIb5sGKqyV8k/s320/800px-Downtown_Port_au_Prince_after_earthquake.jpg)
Postua | Lurrikara | Estatua | Urtea | Hildakoak |
---|---|---|---|---|
1 | shaanxi | txina | 1556 | 830.000 |
2 | indiako ozeanoa | indonesia ondoan | 2004 | 283.100 |
0 comentarios:
Publicar un comentario