jueves, 6 de octubre de 2011

BERRI TXARRAK!

1994an Lekunberrin sortua (Nafarroa), BERRI TXARRAK taldeak sei disko eta dokumental bat kaleratu ditu orain artean, etengabeko garapen musikala erakutsiaz. Euskal Herriko rock eszenatik abiatuta, munduan zehar hainbat bira egin ditu jada egun hirukoa den talde honek.

Bere sei diskoak arrakastatsuak izan dira:
 Berri Txarrak, Ikasten , Eskuak / Ukabilak, Libre , Jaio.Musika.Hil  eta Payola.

Gorka Urbizu (gitarra eta ahotsa), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez “Rubio” (baxua) eta Aitor Orejak (gitarra) osatu zuten taldea 2003 urtera arte. Bitarte horretan taldeak lau disko plazaratu zituen, guztiak ere GOR disketxearen abaroan: Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak / Ukabilak (2001) eta Libre (2003).Lehenengo biekin euskal eszenan euren lekutxoa egin bazuten, hirugarrenarekin eta batez ere Libre-rekin estatura irten eta prentsa musikalaren oniritzia jaso zituen.
 2003an Aitor Orejak taldea utzi eta Berri Txarrak-ek hiruko moduan jarraitzea deliberatu zuen, bere ibilbidean mugarri bihurtuko zen lana grabatzeko asmoz: Jaio.Musika.Hil (GOR, 2005).
Disko honekin, hirukoak aurreko urteetan irekitako nazioarteko ildoa sakondu eta soka luzeko bira burutu zuen, hiru urtetan berrehundik gora emanaldi eskaini zituztelarik: Japonia, Taiwan, Nikaragua, Mexiko, AEB… eta Europan barna hainbat tour etorriko ziren, horietako bat Rise Against taldeak gonbidatuta.

Bira honen ostean Rubio baxulariak taldea utzi eta David Gonzalezek hartu zuen bere tokia. 2008a kantuak ondu eta nazioarteko zenbait agerraldi egiten eman ondoren 2009ko Apirilean Chicagora jo zuen taldeak, Steve Albini soinu-ingeniariarekin batera seigarren diskoa grabatzeko xedez: Payola.Payola, Espainiako disko salduenen zerrendan sartu zen zuzenean (7. tokia), euskarazko talde batek sekula lortu ez duena erdietsiz.









Letra: EGIN KLIK HEMEN



0 comentarios:

Publicar un comentario