martes, 6 de marzo de 2012

zergatik ez dugu ametsak gogoratzen

Guztiok dakigu ametsak ez dugula hurrengo egunean gogoratzen edo amets erdi bat edo gogoratzen dugula. Ez dago amets finkorik guztiontzat, bakoitzak amets bat edo beste izan dezake, eta gehienetan kasu oso bereziak izan ezik, pertsona bakoitzak bere ametsa eduki dezake.
Ametsak hainbat eta hainbat arrazoiengatik izan dezakegu, estresagatik, bizitzan gertatu zaigun gertaera berezi batengatik... horregatik esaten dugu ametsak ez dutela sentzurik beraien artean edota ametsa bera ez duela zentsunik esan dezakegu.

Pentsa dezakegu ez gogoratze hori ametsek duten karga emozional urriaren ondorioa dela, baina ez da horrela. Ametsa zerbaitek mozten digunean, argia lehiotik sartzerakoan edo beste zenbait ekintzengatik ametsak jarraian ahazten zaigu.
Ametsak ez ditugu gure memorian gordetzen, nahiz eta ahaleginak egin gogoratzeko ez ditugu gogoratuko. Sikologiarentzat lokartuta gauden bitartean gure kontzientea desagertu egiten da eta subkontzientean gelditzen gara .
Antzinako Egipton, ametsak jainkoen mezuak zirela uste zuten. Horregatik dakigu ametsak betidanik egon direla.
 

0 comentarios:

Publicar un comentario