martes, 17 de enero de 2012

Aristoteles

Greziako filosofo eta zientzilari bat izan zen. Eta mendebaldeko pentsamoldean filosofo garrantsitzuenetako bat izan da.
Mazedonian jaio zen k.a 384 urtean, Asklepiade familiakoa zen, hau da, Asklepioren hurrengoa eta handik dakorkio biologia eta medikuntzaren saletazuna.Aristoteles 17urte zituela Atenasera joan zen  eta Platonen ikasle izan zen 20urtez. Platon hil zenean ez zuten izendatu akademiako buru, akademian nagusitzen ari zen pentsaera matematikoarekin ezadostasunak zirela eta, horrela Espeusipo jarriz. Asia txikira joan zen baertako erregearen gonbitaren bitartez, eta han egon zen hiru urtez.
Alexandro konkistak pentsatzen ari zela, Aristoteles Atenasera joan zen. Platonen pentsaera nagusiak jakinik zituela, Lizeo deituriko eskola sortu zuen, non jakintza arlo guztiak lantzen ziren. Herpilis izeneko emakume batekin ezkondu zen.
k.a 323 Alexandro handia hil egin zen, horrela gobernua desegin eta Mazedoniaren aurkako gerratea sortu zen, Aristotelek Eubea uhartetara ihes egin zuen eta bertan hil egin zen ere.


Logikaren sortzailetzat jotzen da Aristoteles. Bera izan zen esaldi baten baliozkotasuna bere edukiari baino bere egiturari erreparatuz aztertu behar dela ezarri zuen lehena. Horrela, arrazonamendu logiko zuzen bati silogismo deitzen diogu. Aristotelesen ohiko adibide bat:

Gizaki guztiak hilkorrak dira
Sokrates gizon bat da
Beraz, Sokrates hilkorra da

Dedukzioa da, beraz, kasu partikularretatik ondorio orokorrak ekartzen dituen dedukzioa ere dela aipatu daiteke.
Logikari buruz idatzi zituenak Organon, Tresna euskaraz, bataiatu zituzten eskola peripatetikoko bere jarraitzaileek. Organon horren baitan Kategoriak izeneko lana aurkitzen da lehendabizi, non kontzeptuak (izenak, aditzak) adierazten dutenari buruz kategoria ezberdintean sailkatzen dituen: substantzia, kopurua, kualitatea, erlazioa, lekua...

0 comentarios:

Publicar un comentario