jueves, 29 de septiembre de 2011

Elektromagnetismoa

Lehenengo elektromagnetismoaren historia labur- laburrean eta era sinplean azalduko dizuet:
XIX.mendean ezezaguna zen imanek fenomeno elektrikoarekin zuten zerikusia.
Oersted-ek korronte elektrikoak eremu magnetikoak sor dezakeelan egiaztatu zuen; hori honela egiaztatu zuen: Zientzia eta matematikako irakasle zenez, bere ikasleei zirkuitu bat abian zegoela erakusten zegoelarik, ondotik zuen iparorratz baten geziaz lekuz mugitzen zirela ikusi zuen eta hori zela eta, konklusio bat atera zuen; korronte elektriko batek eremu magnetikoa sortzen duela bere inguruan.




 Geroago Faraday-en legea etorri zen eta honek korronte induzituen existentzia egin zuen:
  •     Zirkuitu itxi bat zeharkatzen duen fluxu magnetikoan gertatzen den aldaketa orok sorrarazten du bertan bertan korronte induzitua.
  • Korronte induzitua aldiuneko korrontea da, fluxu aldaketa dagoen bitartean baino ez baitu irauten.




 Hau da, korronte induzitua fluxua aldatzen den arintasunarekiko eta induzituaren espira kopuruarekiko zuzenki proportzionala. Alegia, proportzionala izango da, gero eta kable gehiago kiribilduta gero eta elektrizitate gehiago eta gero eta buelta gehiago eman gero eta elektrizitate gehiago ere bai.


 Ondoren indukzio elektromagnetikoen aplikazioak datoz:

Indukzio elektromagnetikoak garrantzi handiko aplikazio bat dauka: energia elektrikoaren ekoizpen idustriala, bai korronte jarrairako (dinamoak) bai korronte alternorako (alternadoreak). Industriako korronte-sorgailuek eremu magnetiko baten barruan bira egiten duten harilkoak erabiltzen dituzte. Harilkoak biratu ahala, aldatu egiten da haietan zehar dabilen fluxu eta korronte elektrikoa sortzen da.
 Beraien desberdintasuna jarraien elektroiek mugimendu berdinak egiten dituzte, baina alternadoreetan ordea mugimendu ugari egin dezakete elektroiek.
 
Zentralen lanketa:

Energia lortzeko zentralek faraday-en legea dute oinarritzat, hau da bobina handi bat jarriz eta bi imanez batuz eta mugiduz lortzen da, bobina horiek  energiainduzitua lortuz, baina energia induzitu hori lortzeko energia zinetikoa behar da eta zentral baikoitzak gai desberdinekaz lortzen du (urarekin,haizearekin...) honela turbinak mugiduz.